FAQ - Maiz egiten diren galderak

Beste erabiltzaile batzuek ikus dezakete nire pantaila?

Zein erabiltzaile sar daiteke zein ordenagailura zein egoeratan zure administratzaileak konfiguratutako sistemaren ezarpenen araberakoa da. Normalean softwarea konfiguratuta dago ikastaroko irakasleak ikastaroko parte-hartzaileen ordenagailuetara sartzeko, baina ez alderantziz. Beste ikastaroetako irakasleek zure pantaila edo beste ikastaroko parte-hartzaileenak ikusteko gai diren ala ez, ezarpenen araberakoa da. Jarri harremanetan administratzailearekin sarbide-kontroleko arauak zure beharren arabera konfiguratzeko, administrazio-eskuliburuan azaltzen den moduan.

Zen maiztasunarekin eguneratzen dira ordenagailuaren miniaturak?

Normalean monitorizazio ikuspegian ordenagailuaren koadro txikiak segundoero eguneratzen dira. Sarearen eta ordenagailuaren erabileraren arabera, desbideratze txikiak egon daitezke. Aitzitik, urruneko ordenagailua kontrolatzen edo ikusten duzunean, urruneko ordenagailuaren pantailako edukia denbora errealean ikusten duzu.

Zer gertatzen da Veyon Master aplikazioaren leihoa ustekabean ixten badut?

Aurkezpen modua edo pantailaren blokeoa bezalako funtzio aktibo guztiak gelditzen dira programa ixtean. Hala ere, programa berriro ireki dezakezu eta modua berriro aktibatu behar izanez gero.

Nola igorri dezaket ikasle baten pantaila beste pantaila guztietara?

Ikasle baten pantaila transferitu nahi baduzu zure pantailaren ordez aurkezpen moduan, lehendabizi aktibatu aurkezpen modua ordenagailu guztietarako. Ondoren, gelditu aurkezpen modua ikasleak aurkezpena egiteko testuinguru-menua erabiliz. Azkenik, ireki ikasleen ordenagailurako urruneko ikuspegia. Honek urruneko leihoa -eta, beraz, ikaslearen pantaila- transferituko du beste ordenagailu guztietara.